2014(e)ko azaroaren 14(a), ostirala

Indiako animaliak





Indian suge mota asko daude, eta kobra ere badaude,
Izan ere jainko-jainkosa askorekin zerikusia dutenez sakratuak dira. Goan ere omen dire baina oso oso zaila da ikustea, gainera oso bakan erasotzen dute .
Nik inoiz ez dut ikusi baina iparraldean pelĂ­kula askotan bezala txirula batekin kobrak dantzarazten dituzte turistentzat.
Hemen ikusi dugun suge bakarra 2 metroko piton bat izan da ohianera txangoa egin genuelarik, baino gu ikustean ziztu bizian desagertu zen belarren  artean. Baita ere, gaur suge bat agertu da ikastolako patioan eta kriston iskanbila sortarazi  du baina ni klasean negoen eta irazasleak ez digu utzi ateratzen ikustera.
Gure etxean sugandila txiki batzuk dauzkagu insekto eta eltxo guztiak jaten dituztenak.
Oraindikan ez naiz elefante batean montatu baina bati  hamar rupia eman nizkion eta tromparekin bedeinkatu nindun.
Kaleetan, behiak,  txakurrak eta tximinoak dira nagusi eta baita ere bufalo asko daude baina inoiz ez kaleetan, beti soroetan geratzen baitira.
Momentuz bi tximino mota ikusi ditut marroi batzuk nahiko basatiak direnak eta langurak, ile griseko tximino lasai eta lagungarri batzuk.
Goan bakarrik langurrak ikusi ditut eta oso graciosoak dira gailetak eskutik hartu eta  zure ondoan esertzen dira.
Atzo Maddi terrazan zegoela langur bat atera zitzaion korrika janari bila eta oso ikaratua sartu zen etxera baina ez zion ezer egin.
Guri oraindikan ez digute egin, baina langurrak etxeetan sartzen omen dira eta fruta edo jakiren bat lapurtzen omen dute.

Violeta

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina