2014(e)ko urriaren 31(a), ostirala

Nere eskola



Nire hemengo eskola oso txikia da. Zazpi ikasgela,jangela eta patio bat dauzka . Palmondoen  artean izkutatua dago eta  baso erdian sartuta dago, horrexegatik behin eskorpion  bat atera zitzaigun klasean (honen hoberena klasetik atera gintuztela eta hordu osoa galdu genuen gizon bat etorri zen arte). Eskolan hiru txakur eta katu bat dauzkagu eta nohizean behin tximino baten bat etortzen zaigu bisitan.
Momentuz ez dago ikasle indiarrik baina badira hiru irakasle indiarrak direnak.
Eskolan lau espaniar gaude.Horaindikan oso gende gutxi gaude eta nire gelan bakarrik 5 gara, guztiak toki desberdinetakoak:Hawai,Israel,Polonia eta Holanda.
Ikasgaiak hangoak bezalakoak dira baina badauzkagu beste  batzuk: drama(antzerkia), botanika,yoga... Ostiraletan gimmnasia egitera hondartzara joaten gara eta korrikatu ondoren bainatzen uzten digute.
Janaria oso gosoa da. Bi otordu dauzkagu eta janaria barazkijalea da.
Eskolan pentsatzen nuen baina hobeto moldatzen naiz ingeleraz.
Lehengo aste osoa festa euki dugu diwali zelako
Diwali, indiarren eguberriak bezala dira eta eskolan ospatu genuen. Ostiral ilunabarrean eskola osoa kandelaz bete genuen eta faroltsoz apaindu genuen gero  antzerki bat egin eta gurasoek ekarritako mundu osoko jakiekin afaldu genuen,
azkenean egindako rangoliak apurtu genituen: rangoliak are koloreztatuarekin egindako mandalak bezalakoak dira eta poztasuna zortea eta osasuna simbolizatzan dute.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina